The Graffiti Classics: erabateko erritmoa duten 16 soka
Britainia Handitik datorkigun ‘Graffiti Classics’ taldeak “Erritmoz beteriko 16 soka” tituluko ikuskizuna aurkeztuko bihar Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 10 euro balio du eta, jada, erosgai dugu aldez aurretiko salmentan –internetez nahiz BBK erakundeko orotariko kutxazain sarearen bidez- edo ostera, emanaldia hasi artean takilan bertan. Taldeko kideak ondorengoak dira: Enma Blanco (ahotsa eta biolina); Ruth Elder, (ahotsa eta biolina); Stephen Kennedy, (ahotsa eta biola) y Cathal O''duill, (ahotsa eta kontrabaxua). Laukotearen zuzendari lanetan Chris George izango da.
Taldea orain hamabost urte eratu zen eta harrez geroztik mundu osoko ikus eta entzuleak –haur nahiz helduak- bereganatu ditu musika lantzeko duen modu ez formal eta berritzaileagatik. Ez da musika klasikoko taldea, ez eta jazzekoa edota tradizionalekoa ere. Goi mailako lau musikari dira, goi mailakoak eta umoretsuak, oso umoretsuak. Zoragarriak eta ezustekoak dira, gospel abestia kantatzeko, kankana dantzatzeko, ikuslea eskenatokira igotzeko edo beren burua lurrera bota eta jotzen jarraitzeko gauza direnak.
Bakarka nahiz taldean jotzen dutenean aparteko talentua dutela agerian uzten dute. Horrez gain, aurkezpen eta koreografia distiratsuak egiten dituzte, estilo paregabe eta energia kutsagarriarekin. Laukotea gaur egun talde harrigarri eta originalenetakotzat jotzen da.
Taldea 1977an sortu zuten lau musikari profesionalek. Kideak elkar ezagutu zuten Londreseko Covent Garden zentroan lanean zeudenean. Taldearen estiloa beraien ibilbidean garatzen joan da eta erabat espezializatu dira: sokako laukote honek musika dibertigarri eta freskoa egin du, edozelako entzuleari gustatzen zaiona, bere gustu edo adina edozein izanik ere. Taldeak arrakasta lortu du, munduko zento onenetan emanaldiak eman izan dituelarik. Horrez gain, Britainia Handiko erregeen aurrean ere hainbatean aritu izan da.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean