Goi-mailako bertsolarien jaialdia Antzokian

03.11.11
Ermua Antzokia

Aurtengo San Martin kulturalaren barne, bertso jaialdi izugarri ona ikusteko aukera izango dugu ostiralean Ermua Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Jaialdian Maialen Lujanbio txapelduna, Amets Arzallus, Unai Iturriaga; Sabastian Lizaso, Beñat Ugartetxea eta Miren Amuriza arituko baitira. Kartelean iragarritako izenak gutxi balira, adierazi behar gai-jartzaile lanetan Andoni Egaña handia izango dela, proposamena erabat borobiltzeko.

Sarrerek hamar euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Ekitaldia Udal Kultura Saila keta Euskal Birusa elkarteak antolatu dute elkarlanean.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25