Pintaturik jada Ermua eta Mallabia lotzen duen BI-3302 errepidea
Ermua eta Mallabia lotzen duen BI-3302 errepidea pintatzeko lanak orain zortzi egun egin ziren, Hiritarren Segurtasunerako udal alorrak jakitera eman duenez. Pintatze lanak Aritzmendi pilotalekutik Microdeco enpresara arteko zatian egin dira, hau da Urtia industrialdera arte, gure udalerriko mugen barne. Lan horiek koordinatzeko bertan udaltzaingoaren agenteak egon ziren, txandaka pasa edo bestelako gauzaren bat behar zenerako. Lanak gaueko hamarretan hasi eta hurrengo eguneko arratsaldeko hiruretan bukatu ziren, orain hamar egun atzera. Lanok eragozpenik gutxien eragiteko asmoz, lanak gauez egin ziren
Pintatze lanak noranzko biak banatzen dituen lerroa, nahiz alboan daudenak barne hartu ditu, eta baita adierazitako tartean dauden zebra bideak, oinezkoen babesguneak eta bidearen alboetan dauden aparkalekuak ere. Zeharkaleko errotondatik Aitzmendira arteko zatia ez da momentuz pintatu, bertan Uvescaya SMak (BM supermerkatua jartzeko) egiten ari den obrak bukatu artean.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz