San Antonio 2. exekuzio unitateko urbanizazio lanak hastear
Construcciones Lasuen enpresako langileak abenduaren 12an hasiko dira San Antonio 2. exekuzio unitateko urbanizazio lanak egiten. Bigarren faseak amaiera emango die Izelaieta kalean eta San Antonio baselizaren zonaldean etxebizitzak altxatzeko eta eraikina bera birgaitzeko lanei. Urbanizatuko den zonaldea baseliza atzetik eta trenbidera artean dagoen tartea da, zonalde berdea izango duen espazio publiko berri bat irabaziaz. Obrak bi hilabete eta erdi iraungo dutela aurreikusi da. Udal hirigintza eta segurtasun alorrak jada koordinaturik daude, urbanizazio lan eta obra horiek ahalik eta eragin txikiena izan dezaten zonaldean bizi diren herritarrentzat. Nolanahi ere, obrak sor ditzaketen eragozpenengatik barkatzeko eskatu dute eta herritarroi kolaboratzeko eskatu digute.
Urbanizazio obrak Construcciones Lasuen enpresa da, unitatea urbanizatzea dagokionak –Larcovik- hori azpikontratatu baitu. Atzo unitatea urbanizatzea dagokion agenteak, enpresak, hirigintzako udal teknikariak eta Eusko Trenbide Sareko ordezkaria bilera egin zuten, obra hasierako akta onartuz eta horretarako koordinazio adostuz. Bilera horren ondorioz, bihar bertan –abenduaren 2an- Lasuen enpresak obrako etxola eta komun bat ekarri eta jarriko ditu. Elementu horiek kamioian ekarriko direnez, zonaldean ez aparkatzeko eta libre uzteko abisua emana dago, deskarga lanak egin ahal izan daitezen.
Urbanizazio lanetan aurreikusita dago espazio horretan zoladura jartzea, eustorma egitea, betetzea eta gainean belarra jartzea. Makinak lanean hasiko dira, abenduaren 12ko astelehenean, jai ugari izanagatiko datorren aste berezia pasa eta gero.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz