Nader y Simin: bikote baten banaketa, filma asteko zineklubean
Asteburu honetan ez da zinerik izango Ermua Antzokian. Nolanahi ere, zineklubak ez digu kalerik egingo. Ostegunean, Ashgar Farhadi zuzendariaren Nader y Simin, una separación titulukoa ikusteko parada izanen dugu. Filma jatorrizko bertsioan proiektatuko da gaztelaniazko azpitituluekin. Emanaldia iluntzeko zortzi eta erdietan hasiko da.
Filma hau iraniarra da, bertan bikote baten desadostasunak kontatzen zaizkigu modu samur eta hunkigarrian. Bikotea azkenean banandu egingo da.
Proiekzioaren ondoren, Ermuan berdintasunaren alde lanean dagoen Zipriztintzen taldeak antolaturik gaiaren eta gizon eta emakumeen arteko harremanak hizpide harturik solasaldia egingo da. Solasaldia Ibon Arrizabalaga De Mingok, Berdintasun agente eta Zipriztintzen taldeko kideak, dinamizatuko du.
Nader y Simin, 2011ko filmografian errebelazio eta ezusteko pozgarria izan da. Aurtengo Berlinale jaialdian filma onenari eta ate aktore eta aktoresa protagonista onenari saria eman zitzaion. Horrez gain, beste hainbat sari ere jaso izan ditu, esterako New Yorkeko kirtikoena eta Britainia Handiko zine independientearena.
Argibide gehiagorako, ikus antzokiaren mikrositea:
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean