Paraiso Antzerki taldeak 'Txirulari magikoa' obra antzeztuko du
Paraiso Antzerki talde arabarrak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar osteguna arratsaldean Ermua Antzokian. Paraisok “Txirulari magikoa” izeneko obra dakar. Ez da ipuin bat bakarrik: ikusle gazteak gobernatzaileen zintzotasunaren garrantziaren gaineko hausnarketa egitera bultzatzen dituen errima, musika eta antzerki joko bat da. Obra Claudio Casadok zuzentzen du. Ikuskizuna arratsaldeko bostetan hasiko da eta ordu bete iraungo du. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta Gabonetarako programazioaren barne kokatzen da. Sarrerak 4 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 7 urtetik 11ra bitarteko haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Emanaldia euskaraz egingo da.
Sinopsia
Ezkutuko hitzarmen bat dago Saguen Jaunaren eta Hamelingo Agintariaren artean; saguak nahi duten bezala biziko dira Hamelinen eta horren truke, agintariak urrezko txanpon bat jasoko du sagu bakoitzagatik. Hori dela eta hiria saguz beteta dago eta hauek beraien mutur aurrean ikusten duten oro irensten dute. Hamelingo hiritarrek ez dakite zer egin egoera jasangarria baita eta izua hedatzen hasten da hauen artean. Bere burua ez salatzeko, Agintariak, ordain sari on bat eskaintzen du karraskarien izurritearekin amaitzea lortzen duenarentzako. Hamelineraino joaten dira azoka batean bezala, pregoilariak, asmatzaileak eta kalakariak, baina dena alferrikakoa da. Txirulari bitxi baten musika magikoak bakarrik lortuko baitu bat-batean, izurriaren amaiera ekartzea.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean