Ostegun honetan ekingo zaio urtarrileko zine programazio berriari
Ermua Antzokiak ostegun honetan zabalduko du urteko zine eskaintza berria. Hileko bonoa Lobiano Kulturgunean zein Ermua Antzokiko takilan bertan eskuratu ahal da 12 eurotan. Horrela bada, helduentzako zine komertziala nahiz zinekluba euro baten truke ikusteko aukera izango da.
Osteguneko zineklubean lau pelikula emango dira, horien artean Tímidos anónimos komedia frantziarra eta Aki Kaurismakiren azkena, Le Havre. Zine komertzialean, berriz, zortzi pelikula proiektatuko dira. Aipatzekoak, Roman Polanskyen Dios salvaje, Oskarretarako faboritoen artean den Robert Redforden azken pelikula Criadas y Señoras, La Conspiración eta Gary Oldmanek antzeztutako El Topo. Haurrentzako zinemaren barruan lau pelikula emango dira Happy Feet 2 3D, El Cascanueces 3D eta Vicky Bikingoa eta Thorren Mailua.
Ohikoa denez, zineklubak hasiera emango dio asteari eta ostegun honetan Jean Pierre eta Luc Dardenne anaiek zuzendutako El niño de la bicicleta proiektatuko da. Bertan, gurasoek abandonatutako 11 urteko ume baten egoera latzaren berri kontatzen da. Aurreiritzi eta manikeismoaren urrundutako drama bat, erritmo, indarra eta sentimenduak beterik. Pelikula honek 2011ko Cannes festibalean epaimahaiaren saria jaso zuen. Ostegunean, 5ean, 20:30ean jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin proiektatuko da.
Zine komertziala urtarrilaren 7an, larunbat honetan, hasiko da eta horretarako Cary Fukunagak zuzendutako Jane Eyre ikusteko aukera izango da. Charlotte Brontek idatzitako eleberri erromantikoan oinarritutako filma da hori, non Mia Wasikowska eta Michael Fassbender aktoreek lan bikaina eskaintzen diguten. Jane Eyre larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean izango da.
Asteburuan, Brad Birden Misión Imposible 4, Protocolo fantasma pelikula ere bada. Nahiz eta, Tom Cruiseren laugarrena izan, intentsitate eta suspensez betetako filma da hau ere, azken astetan gehien ikusitako pelikula izatea adierazgarri. Misión Imposible 4, Protocolo fantasma larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean proiektatuko da.
Haurrentzako zine eskaintzaren barruan, igandean, arratsaldeko 17:00etan La gran aventura de Winter el delfín aurkitzen da. Benetako gertaeretan oinarritako pelikula honek ume baten eta zauritako izurde baten arteko harremana kontatzen du. Antzezleen artean Morgan Freeman eta Kris Kristofferson aurkituko ditugu.
Tarifa aldaketa
Urtea aldatzearekin batera tarifetan ere aldaketak daude. Zine komertzialerako sarrera arrunta zein zinekluberakoan 0,50 eurotako igoera dago, hau da, hurrenez hurren 4,5 eta 3,5 eurotako salneurria jartzen da indarrean. Dena den, hileko bonoak bere prezioa mantentzen du, pelikulako euro ba, beraz, bonoa eskuratzea iaz baino errentagarriagoa da. Haurrentzako zinemarako sarrerak, berriz, bere prezioa mantentzen du, hau da, saioko 2,5 euro.
Data | Ordutegia | Lekua | Filma |
---|---|---|---|
2012/01/05 | 20:30ean | Ermua Anztokia | Zine-kluba
|
2012/01/07 | Hainbat ordutegi | Ermua Antzokia | Zinea
|
2012/01/08 | 17:00etan | Ermua Antzokia | Haurrentzako zinea
|
2012/01/12 | 20:30ean | Ermua Antzokia | Zine-kluba
|
2012/01/14 | Hainbat ordutegi | Ermua Antzokia | Zinea
|
2012/01/15 | 17:00etan | Ermua Antzokia | Haurrentzako zinea
|
2012/01/19 | 20:30ean | Ermua Antzokia | Zine-kluba
|
2012/01/21 | Hainbat ordutegi | Ermua Antzokia | Zinea
|
2012/01/22 | 17:00etan | Ermua Antzokia | Haurrentzako zinea
|
2012/01/26 | 20:30ean | Ermua Antzokia | Zine-kluba
|
2012/01/28 | Hainbat ordutegi | Ermua Antzokia | Zinea
|
2012/01/29 | Hainbat ordutegi | Ermua Antzokia | Haurrentzako zinea
|
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean