Miguel Poveda kantariak zuzeneko errezitaldia emango du Antzokian
Musika Sari Nazionaldun Miguel Póveda Ermura datorkigu aste honetan. Kantari edo kantaore kataluniarra kontzertua eskainiko ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera, Ermua Antzokian. Sarrerek hamabost euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda.
Miguel Povedak, egungo flamenko-abeslaririk onenetarikoa eta flamenko munduan ezinbesteko erreferenteetako bat. Ermuan lan ezberdinetako abestiz osatutako errezitaldi bat eskainiko digu. 1993. urtean La Unioneko “Festival del Cante de las Minas”-en 4 sari irabazi ondoren bere ibilbide profesionalari ekin zion. Estatko musika jaialdi handietan parte hartu du baita nazioartekoetan ere, Pariseko Odeon, Bartzelonako Lizeoa, Madrilgo Errege Antzokian, Nueva Yorkeko Carnegie Hall eta Lincoln Center, eta abar bezalako auditorietan ere abestu duelarik. Orain flamenko-kantari katalanak eta Musika Sari Nazionaleko irabazlea denak Ermua bisitatuko du bere arteaz gozarazteko.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean