Dejabu antzerki taldeak ‘Azken portua’ haurrentzako ikuskizunaz dator Antzokira

27.01.12
Ermua Antzokia

Dejabu Panpin Laborategiak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar larunbat arratsaldean Ermua Antzokian. Dejabuk “Azken portua” izeneko ikuskizuna dakar. konpainiak urrats berri bat eman du txotxongilo eta objektuen antzerkiaren ildotik. Obra taldeak berak zuzentzen du. Antzezleak: Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga dirá. Ikuskizuna arratsaldeko bostetan hasiko da eta berrogeita hamar minutu iraungo du. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko programazioaren barne txertatzen da. Sarrerak 5 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 4 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Emanaldia euskaraz egingo da.

Sinopsia

Didi eta Gogo dira Azken Portuko biztanle bakarrak, eta denbora luzea da ez dutela barkurik ikusi itsaso zabaletik portura iristen. Gogo zaharrak ez ditu jada gogoratzen portura mundu guztiko barkuak heltzen ziren garaiak. Dena den, Didi gaztearen jakin-minak Gogoren oroimenetan murgiltzera eramango gaitu, Euskal Herriko arrantzaleen garaiak, Enbata barkuaren azken bidaia eta Krixpin gaztearen abentura zoragarriak biziko ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25