Oinezko eta umeek seguruago Haurreskolarako bidean
Herritarren Segurtasunerako alorrak eta Herri-lanen taldeak elkarlanean jardun dute Haurreskolara Iparragirre kaletik doanez are seguruago joan ahal izateko. Elkarlanean egindako lanari esker oinez espaloitik doazenak bermatuta dute paso librea eta kotxerik gabe. Ohiko eta arrunta da eguneko edozein orduan eta asteko edozein egunetan espaloi gaina kotxez beterik aurkitzea. Egoera horren aurrean, Iparragirre kaletik Haurreskolara seme/alabak daramatzaten aita eta ama askok espaloitik jaitsi eta bidera erabili behar izaten dute. Horrez gain, haur txiki edo jaioberriak dituztenak aulkitxoez joaten dira eta, pasa ezin dutenean, errepidera jaisten dira, autoren batek harrapa ditzala duten indizea izugarri handituz, zonalde hori zirkulazioaren bi noranzkoetako galtzada delako.
Deskribatutako egoera konpon gaitza izan da; aparkatzea galarazita dagoela bai seinalea bai lerro horia egon arren, ez baita errespetatzen izan.
Seinaleekin bakarrik gidarion jarrera errespetatzea lortzen ez zenez, behin eta berriz espaloi gainean aparkatzen baikenuen, aita, ama eta haurren segurtasuna kolokan jarrita, herri-lanen taldeko kideek piboteak jarri behar izan dituzte trafikoa eta oinezkoak bereizteko eta elkarren artean gunean ez inbaditzeko. Erabaki eta interbentzio horri esker, Haurreskolara joateko bidea eta Iparragirre kalea are seguruagoak dira pertsonontzat.
Egindakoaren argigarri, behean argazki sorta uzten dizuegu aurreko egoera eta ondoregoa alderatzerik izan dezazuen.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz