Auto-aparkamenduaren aldaketak Izelaietan

02.03.12
Hiritarren Segurtasuna

2010eko abenduan Izelaieta kalearen birmoldaketa-lanak amaitu zirenetik gaur arte kexa ugari aurkeztu dira kale horretan behar ez bezala aparkatutako ibilgailuek sortzen dituzten orotariko eragozpenenegatik, batzuetan auzotarrei beraien etxeetara sartzea, edo haurtxo-orga zein gurpil-aulkidun pertsona espaloitik igarotzea mugatu eta galarazteraino.

Kasurik gehienetan kalea oinezkoentzako gune moduan urbanizatu izana eta ibilgailuei aparkatzen uztea kontraesana dela ere adierazten dute, aparkatuta dauden ibilgailuen eta maniobrak egiten ari direnen artean ibili behar izateak suposatzen duen oinezkoak harrapatzeko arriskuarekin, oinezkoak berak edo ibilgailuaren gidariak ikuspenik ez dutelako.

Egungo tolerantziak ekarri du Izelaieta kalea gehienetan egun osoan aparkatuta egoten diren orotariko ibilgailuz beteta egotea, eta ondorioz Izelaieta kaleak oinezkoen eta ibilgailuen bizikidetasun-espazio moduan duen funtzionamenduarekin inor ere ez dago pozik – ez auzotarrak, ez joan-etorrian dabiltzan pertsonak, ez eta Udala ere-, eta gizabide falta, bide-hezkuntza txarra edo jarduerarik eza egotzi dakiguke batzuei eta besteoi.

Izelaieta kalean urrutiko agintez eragindako pilona automatikoa jarriko, garajeetan aparkalekua duten egoiliar eta titularrek bakarrik sartuko direlarik

Arazo honi behin betiko irtenbidea emateko, hainbat lan-bilera egin dira Izelaietako auzotarren ordezkariekin eta azken sei hilabeteetan zehar egin dizkiguten proposamen guztiak aztertu ditugu, zehatz-mehatz kale-azalean ibilgailuak aparkatzea debekatzea eta, kale horretan dauden garajeetara sarrera libre uzteko, ibilgailuen trafikoa mugatzea, pertsonak babestea ibilgailu trafikoaren aurretik egongo den pertsona eta ibilgailu arteko bizikidetasun-espazio bat izan dadin.

Eta hori lortzeko beharrezko lanak egingo dira datozen egunetan Izelaieta kalearen hasieran urrutiko agintez eragingo zaion pilona automatiko bat jartzeko. Urrutiko aginte hori kale horretako garajeetan aparkalekua duten titularrei bakarrik emango zaie. Instalazio hori hiru-lau astetan gehienez prest egongo dela pentsatzen dugu.

Instalazioa eginda dagoenean espaloiak zehatz garbituko dira, zikinkeria eta pertsonak irrist egiteko arriskua sortzen duten ibilgailu-motorren olio-hondarrak ahalik eta ondoen kentzeko. Horrez gain, ibilgailuen joan-etorriaren ondorioz hondatu diren hiri-altzariak ere kendu eta berriak ipiniko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz