Gizon edadetua zauriturik suertatu da, N-634an kotxe batek kolpatu eta gero
Edadeko gizon bat Donostia ospitalean dago Ermuan N-634 errepidean eta Areitio gainerako igoeraren hasieran bart iluntzean kotxe batek kolpatu eta gero, herriko Udalatzingoko bozemaileak gaur ezagutzera eman duenez. Gertaera bart iluntzeko 20:40etan gertatu zen Bizkaia Etorbideko 21 eraikinaren aurrez aurreko zebra bidearen inguruan, Donostiatik Bilboranzko norabideak zihoan autoak J.M.G.S gizona, 86 urte dituena, harrapatu eta gero. Gertaeraren gorabeherak aztertzen ari dira une honetan. Ertzaintzak gain hartu ditu diligentziak eta argiketa lanak.
Udaltzain agenteak lehenak izan ziren istripuaren lekura iristen, telefonoz herritarren deia jaso eta gero. Gizon zauriturik zegoenez, Larrialdietako 112 telefonora deitu eta anbulantzia etortzeko eskatu zuten. Asistentzia sanitarioak iritsi arteko denboran Ertzaintzaren patruila bi bertaratu ziren, argiketak gain hartuz. Agenteek zonaldea seinaleztatu eta trafikoa erregulatu eta pasoa txandaka eman zuten, zauritua jaso eta eraman artean. Kotxeko gidariari alkoholaren froga egin zitzaion eta horren emaitza negatiboa izan zen.
Zauritutako gizonak ez zeraman soinean Nortasun Agiri Nazionalik, ez eta bestelako dokumenturik. Arropetan hainbat esku-diru besterik ez zuen. Hori horrela bere identifikazioa eta haren familiari gertatutakoaren berri ematea ezinezkoa suertatu zen hainbat denboran. Gizona Donostiako ospitalean atenditu zuten eta bertan ingresaturik dago, bere pronostikoa erreserbatua da. Zauritua nor zen ordu eta erdi beranduago jakin ahal izan zen, Udaltzaingoaren bulegoetara haren seme-alabak galdezka joan zirenean, aita etxeratu ez izanagatik kezkatuta zeudelako. Zauritua Ermutik kanpo bizi da eta, Ermuan zegoen seme-alaben etxean egun batzuk pasatzen.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz