Astelehenera bitartean itxita mantenduko Santa Ana eta San Roke auzoetako pasabidea
Santa Ana eta San Roke auzoetako pasabidea beste bi egunez itxita mantenduko, astelehenera bitartean konponketa korapilatu egin delako. Herri lan saileko eta Aquagest enpresa esleipendunaren arduradunek horrela erabaki eta iragarri dute. Zulatutako hodia eta ur-ihesa konpondu eta gero, matxura beste bi lekutan agertu izan delako. Hori horrela, zanga luzatzen eta matxura berriei aurre egiten jardun behar izan dute langileek. Horregatik ezin izan dute zanga estali eta zorua zegoen modura bueltatu. Aquagestek lanak gaur amaitutzat ematea espero du. Zanga ixteko hormigoia botako dute, hori sikatzen utzi beharko delarik. Hortaz, ibilgailuentzako bidea astelehenean zabalduko da.
Bidearen mozketak trafikoari eragiten dio eta automobil gidariok Santa Ana kaleko 7. eraikinaren pareko loturatik ateratzen jarraitu beharko dugu. Konexio hori erabiltzea erabaki du Udaltzaingoak, Sakonakoa itxita jarraitzen baitu apirileko lur-jauzia konpontzeko lanekin.
Konponketa eta hodi-ordezkatze lan horiek egin ahal izateko ur hornidura eten egin behar dute hainbat aldiz, hodi zaharra moztu eta berriari konektatzeko. Hori horrela, Santa Ana 1eko eraikinetan hainbat momentutan ez dute urik izan lanak egiten diren denbora tarte horretan.
Eragin eta ondorioak:
Santa Anatik San Rokera joateko trafikoan eragina izango da. Auzokideek kalean aparkatu ahal izango dute, baina 7. eraikineko loturatik atera beharko dira. Udaltzaingoak arreta berezia jartzeko eta kontuz ibiltzeko eskatu du.
Debabarrena Mankomunitateak zaborra biltzeko zerbitzua egokitu egin du, kamioirik ezin izango baita pasatu. Ukitutako zonaldea korapilatsua da berez, estua izateaz gain maldan dagoen bihurgunea delako.
Lotutako albisteak

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea