Seigarren Mendeurrena eta Probaleku kaleetako pasabidea itxi egingo da, ur-ihesbidea konpontzeko

05.11.12
Abisuak eta matxurak

Seigarren Mendeurrena eta Probaleku kaleetako pasabidea itxi egingo da gaurtik hasi eta bi edo hiru egunez, ur-ihesbidea konpontzeko. Bidearen mozketak trafikoari eragingo dio eta automobil gidariok kale horretara Kaltxango eta Zubiaurretik sartu beharko gara. Halaber, zamalanetarako gunea Miguel harategiaren paretik Herga tabernako izkinara lekuz aldatuko da. Bide-mozketa eta desbideratzearen arrazoia ura kudeatzen duen Aquagest enpresak hodi bat aldatuko duela da, ur-ihesa izan eta ur piloaa isurtzen baitago. Ordezkatu beharreko hodia Akelarren tabernaren aurrez aurreko zeebra bidean dago.

Kalean arratsalde honetan bertan itxiko da. Aquagest beharko duen makineria iristearen zain dago, konponketa lehenbailehen hasteko, hirigunearen erdia izanik, leku korapilatsua baita, are gehiago San Martin azoka ospatzen dugun astean bertan. Nolanahi ere, une unetan ez dago ur mozketa jasango duten kale eta eraikinak zeintzuk diren, lehenengo kalea zulatu eta sarearen zein adar apuntu den ezagutu bitartean.

Eraginak:

Kalea mozteak trafikoan eragina izango du. Garajeak dituzten auzokideek ohiko norabideaz kontra Kaltxangotik sartu eta bertatik atera ahal izango dira. Taxi geltokia bere ohiko lekuan mantenduko den arren, txasitek garaje erabiltzaileek bezala sartu eta atera beharko dira. Udaltzaingoak arreta berezia jartzeko eta kontuz ibiltzeko eskatu digu herritarroi.

Lotutako albisteak

Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du
Imagen
24.10.24
Orkatz gazte bat jaso dugu Ermuko kaleetan

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea