Urtarrilean estreinako Zinerik berriena Ermua Antzokian, 2012ko prezio berberean

03.01.13
Ermua Antzokia

Gabon jaien azken txanpan sartu garen honetan, urtarrileko zine programazioari hasiera emango diogu gaur bertan. Lehen hilabete honetan 8 film komertzial proiektatuko dugu, beste 5 zineklubean eta haurrentzako beste 4. Sarrerak -ezohikoa bada ere- bere horretan eta 2012ko prezioetan jarraituko dute inolako igoerarik gabe: helduen zine komertziala 4,5 €, zinekluba 3,5 e eta haurrentzako emanaldia 2,5 €, hurrenez hurren. Horrez gain, gaurtik bertatik hileko bonoa eros dezakegu komertzial eta zineklubeko emanaldietarako Antzokiko takilan edo Lobianon 13 euroren truke. Hau da, euro 1 emanaldiko. Kultura eta aisialdiaz gozatzeko aukera paregabea.

Hilabete honetan ikusle eta zale guztiak asetzeko moduko filmak izango ditugu ikusgai. Zine komertzialari dagokionez, besteak beste, Una pistola en cada mano komedia eskainiko dugu. Aktore taldea aparta da: Javier Cámara, Ricardo Darín, Luis Tosar, Leonardo Sbaraglia, Jordi Molla, Eduardo Noriega, Cayetana Guillén Cuervo, Leonor Watling eta Candela Peña. Nazioarteko tituluen artean, Los Miserables , The Master eta Las Sesiones proiektatuko ditugu, guztiak pil-pilean eta batez ere bigarrena, Oscar sarietan benetako aukera izan dezakeela uste baita. Gutxi balitz, Infancia Clandestina filma argentinar polemikoa ere aukeran izanik. Zineklubaren atalean, berriz, jaialdietan zentratutako hilabetea izanen dugu: Berlinaleko eta Seminciko filma irabazleak: Cesar debe morir eta Hasta la vista, hurrenez hurren. Horiez gain, De oxido y hueso eta Costa-Gravas zuzendariaren El Capital tituluak ere ikusterik izando dugu. Haurrek ere, izando dute zer ikusi, Rompe Ralph eta El alucinante mundo de Norman 3D.

Dena den, asteburu honetako programaziotik hasiko gara. Gaur bertan, Reality filma italiana proiektatuko da zineklubean. Cannesen eta Sevillako jaialdietan epaimahaiaren saria jaso duen filma da. Komedia fatalista bat da, Napoleseko arrain saltzaile jator baten gorabeherak kontatzen dituena. Gaztea bere herrialdeko Gran Hermano lehiaketara aurkeztuko du, familiaren presioz. Italiako komedia klasikoen izpiritu eta esentzia berreskuratu dituela esan ohi dute. Ohiko ordutegian iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera proiektatuko da, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin.

Larunbat arratsaldeko 7 eta erdietan El Chef, la receta de la felicidad titulukoa proiektatuko dugu. Komedia frantsesa da, Jean Reno delarik aktore protagonista. Santiago Segura ezagunak ere parte hartzen du. Komedia dibertigarri eta dotorea da, goi mailako sukaldaritza frantziarra aztertzen duena. Igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusgai izanen da.

Asteburuko bigarren proposamena Oriol Pauloren ‘El Cuerpo’ titulukoa da. Aktore protagonistak Belen Rueda eta Jose Coronado dira, une honetan pil-pilean dagoen filma. Gorputegi batean hildako pertsona baten gorpua desagertuko da, gertaera horrek neurtu ezineko ondorioei hasiera emango diolarik. Gabon hauetan ikusle gehien bildu duen bigarren filma da hau, El Hobbit ipar amerikarraren atzetik. Marka ez da nolanahikoa, lehenak Hollywooden babes eta promozio handia baitu. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan pasako dugu.

Etxeko gazte eta haurrek Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren Munduaren bira, doan ikusi ahal izando dute, arratsaldeko 5etatik aurrera. Errege Magoen egunean ikusteko filma iradokitzaile eta dibertigarria. Munduan bira, doan euskaraz proiektatuko da, gaztelerazko azpitituluekin.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiko mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25