Gorka Otxoa eta Carla Hidalgoren antzezpena ikusgai Antzokian
Gaupasa Produkzioak ‘Para lo que hay que vivir... mejor no morirse nunca’ antzezlana tituluko muntaia dakarkigu Ermua Antzokira. Testua Borja Fanorena da. Madrid Sur 2010 saria irabazitako antzerkigile bilbotarraren testuak drama eta umorea nahasten ditu. Antzezleak Gorka Otxoa eta Carla Hidalgok ezagunak dira eta, Jose Bornasen zuzendaritzari jarraiki antzezten dute. Sarrerek hamabi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Antzezpenak hirurogeita hamabost minutu irauten ditu.
Sinopsia
Estilo sakonki garaikide batekin, autoreak gaur egungo arazoak beste ikuspegi ezberdin batetik lantzen ditu. Protagonistari lana aurkitzea galarazten dion krisialdi ekonomikoak eta bikotearen arteko gezurrek amaiera tragikomiko batera zuzenduko dute istorioa. Ikuslea dibertitzeaz gain hausnarketara ere bultzatuko du.
Gizona langabezian dago eta egunero lanpostu lortzeko asmoz etxetik ateratzen da edo, hori esaten dio behintzat emazteari. Egun batean, emaztea konturatuko da senarrak bilatzen duena eta bere helburua bestelakoak direla. Errudun sentitu izanak mendekua hartzeko gogoa gutxituko ote du? Komedia honetan “heriotzak banandu artean” esaldiaren esanahia oso-osorik beteko da.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean