Ermuak herriko argiak ikuskatuko ditu horien eraginkortasuna gehitu eta Ingurumena errespeta ditzaten
Consultoria Luminica izeneko enpresa herriko argiak ikuskatzen ari da orain astebetetik. Ikuskatze azterketa dela-eta, aurreko astean zehar kaleetako argiak piztuta ikusi ahal izan ditugu baita egunez ere. Ikusketaren helburua gure herrian eraginkortasun energetikoa arautzen duen araudia betetzen dugun ala ez jakin nahi da, ezezko kasuan, hori bete ahal izateko gomendioak eman diezaguten. Guztia kale argiak eraginkorragoak izan daitezen, ingurumena errespetatu eta C02eko emisioak gutxitzeko helburuaz. Azterketaren ondorioz eta egingo dizkiguten gomendioei jarraiki energia kontsumoa gutxitzea espero dugu eta, ondorioz, baita elektrizitatearen fakturak.
Ikusketa lanak orain zortzi egun hasi ziren, otsailaren 25eko astelehenean hain zuzen ere. Enpresako langileek kaleko argiak piztuta eduki behar dituzte egun argia bada ere, ematen dutena neurtzeko eta koadroetan egiaztatze lanak egiteko.
Aste honetan bigarren fasean aurreikusitako lanak egiten dihardute. Lanak ondorengoak dira:
Bigarren fasea: landa lana datuak hartzen segitzeko
Lehenengo fasean bildutako datuak osatu eta egiaztatzeko landa lanak egingo dira, herri argiak dauden sektore guztiak bisitatuz, egunez nahiz gauez.
Fase honetan herri argien sektore bakoitza osatzen duten elementu guztiak identifikatuko dira, berezituz besteak beste ondorengoak:
- Kontratu-motak eta horien ezaugarriak. Kontsumo energetikoak eta horren kostu ekonomikoa.
- Iluminazio motak:bideetakoak, dekorazio edo apaingarriak, eta abar…
- Lanpara, luminaria eta balasto motak, eta abar.
- Ekipoak konektatu eta deskonektatzeko kontrol sistemak.
- Argia gutxituaz energia aurrezteko sistemarik badagoen edo ez (murritzaileak, linearen hasieran estabilizadoareak, maila bikoitzeko balastoak, eta abar.
- Dugun luminaria parkea inbentariatzea.
Datu guztiekin ezagutu nahi dira ondorengo aspektuak:
- Argi koadroen inbentarioa.
- Parametro elektriko guztien monitorizazio eta erregistroa (tentsioak, intentsitateak, potentzia faktorea, potentzia aktiboa, erreaktiboa eta itxurazkoa, karga-maila, kontsumo energetikoa, eta abar.)
- Koadroaren lur-harguneak duen erresistentzia neurtzea.
- Linea eta ekipoen kontserbazio egoera.
- Argitasun maila eta argiaren ezaugarriak.
- Argiteri sistema egoki funtzionatzen duela egiaztatzea.
Lotutako albisteak

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea