Ur-kontagailuak eguneratzeko eta horien irakurketa hobetzeko kanpaina

10.05.13
Abisuak eta matxurak

Ur-hornidura kontrolatzeko lanean, erregistratutako ur-bolumen eta kontsumoaren neurketa zorrotza izatea garrantzitsu da. Ermuan ur-zerbitzuaren esleipendunak, Aquagestek, ur-kontagailuen irakurketa hobetzeko kanpaina hasi berri du.

Kanpaina hau arrazoi ezberdinengatik beren kontsumoen urtez urteko irakurketak –historikoak- ez duten herritar eta abonatuentzat. Egoera horretan dauden ermuarrak, jada, eskutitz bana jasotzen hasi dira. Eskutitzean irakurketa historikoen egoeraren berri eman eta horri aurre egin eta konpontzeko moduak adierazten zaizkie.

Edozein argibiderako, abonatuek ur zerbitzuak kudeatzen duen Aquagesten bulegoetara joan daitezke edo deitu. Datuak ondoren uzten dizkizuegu:

  • Aquagesten bulegoa Ermuan
    • Bizkaia Etorbidea 6 zk. Behe solairuan
    • Tfnoa.: 943-174758
    • Faxa: 943-176378
  • Ordutegia
    • Goizez 09:00etatik 13:45etara
    • Arratsaldez 15:00etatik 18:00etara (ostiraletan salbu)

Lotutako albisteak

Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du
Imagen
24.10.24
Orkatz gazte bat jaso dugu Ermuko kaleetan

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea