Memorial Merino hiri lasterketak trafikoari eragingo dio igande goizean

04.10.13
Hiritarren Segurtasuna

Hiritarren Segurtasunerako alorrak aditzera eman duenez igandean jokatuko den ‘Merino Memorialak’ trafikoarengan eragina izango du, hainbat kale eta bide itxita izango baitira. Hori horrela, herritarron laguntza eskatu du kirol proba hori aurreikusitakoaren arabera gauzatu dadin, inolako gorabehera edo ezustekorik izan gabe. Alorreko zuzendaritzak automobil gidarioi zerbitzuan egongi diren udaltzain agenteei, antolakuntzako laguntzaileei eta boluntarioen aginduei jarrai eta betetzeko gomendatu du, bide gurutze eta lekurik korapilatsuenetan egongo baitira. Alorrak lasterketaren berri eman eta hori ekiditeko dituzten aukerak jakinarazi die errepidea erabiltzen duten garraio publikoei.

Ukitutako zonaldea, batez ere, BI-3301 errepideko zati bat da, hain zuzen ere, Hiriguneko Seigarren Mendeurrenetik Trabakuarantz doan zatia da. Eta baita ere hirigunearen erdialdeko hainbat kale, ondokoak: Goienkale, Zubiaurre, Probaleku, San Pelaio eta Diputazio. Merino Memorialaren XXVI. Edizioa goizeko 10etan hasiko da.

Udaltzaingoaren zuzendariak “arreta eta zuhurtasuna areagotzeko, karrera hasi aurretik edo hori amaitu eta gero kotxea hartzeko eta pazientzia pixka bat izateko” eskatu du. Hortaz, gogoan hartu eta adi!

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz