Seigarren Mendeurrena kaleko bide gurutzean gauez lan egingo da arketa bi konpontzeko
Seigarren Mendeurrena kaleko bide gurutzean gauez lan egingo da arketa bi konpontzeko eta Diputazio kaleko zati bat moztuko
Bi gauetan –gaurkoan eta biharko asteazkenekoan- Diputazio eta VI mendeurrena kaleek bat egiten duten lekuan lanak egingo ditu Euskaltel enpresak komunikazio sareetako dituen arketa bi konpontzeko, Udaltzaingoak aditzera eman duenez. Zonalde eta bidegurutze hori herri barnean dugun bideen artean gakoa denez gero, lanak gauez egingo dira trafikoari eraginik gutxiena egiteko helburuaz. Lanak egingo diren eremua seinaleztatua eta mugatua izango da, alboko erreia erabili beharko baita. Halaber, Diputazio kaleko adarra moztua geratuko da hainbat ordutan. Horiek horrela, gidarioi arretaz eta oso kontuz pasatzeko eskatzen zaigu eta, zuzenean eragindako pertsonoi gure laguntza. Udaltzainburuak hainbat neurri ezarri ditu, besteak beste, zarata gehiago ateratzen duten lanak –zorua altxatzea- gaueko bederatzietatik hamaiketara bitartean egiteko derrigortasuna. Hamaiketatik aurrera zorua betetzeko eta soldadurakoak egingo direlarik, zarata gutxiago ateratzen baitute.
Aipatu bi kutxatila edo arketak oso egoera txarrean daude, bidea baino beherago zuloan geratu baitira, horrek arriskua suposatzen duelarik bertatik pasatzen diren ibilgailu kopuru handiarentzako eta, bereziki, kamioi pisutsuendako. Kotxe eta kamioien gurpilendako –oreka eta lerrokadurari dagokionean- eta direkzioari egiten dien kalteak ahantzi gabe. Eraginik handiena jasango duten bizilagunek Diputazio kaleko 1etik 9ra bitartean bizi direnak izango dira, kale tarte hori itxita mantenduko baita. Horretara bakarrik sartu eta irten ahal izango dute etxebizitza horien azpian dauden garajeetara doazenek. Gidariek sartu eta irteteko erabili beharko duten kale tartea Etxarte Zeharbidea izango da, Zeharkalera abiatzeko. Egunez bidea libre eta trafikoari zabalik egongo da. Kutxatilak xafla metaliko batez estaliko dira, egindako lanak babes aldera.
Afekzioak eta aukerak adierazten dituen planoa uzten dizuegu jarraian pdf formatuan.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz