Hainbat pertsona harrapatuak izan dira Iparragirren izandako istripuan

28.01.14
Hiritarren Segurtasuna

Hainbat pertsona harrapatu izan ditu gidaririk gabeko motordun auto batek gaur goizean Iparragirre kalearen 13an gertatutako istripuan, herriko Udaltzaingoko bozemaile batek ezagutzera eman duenez. Gertaera goizeko bederatziak baino lehen izan da, KIA etxeko eta gidaririk gabeko monobolumen batek Eskolabarri eskolara zihoazen gizon bat eta honen alaba harrapatu eta aurretik eraman dituenean, Santa Ana auzoan. Harrapatutakoek herriko Osasun Zentrora eraman dituzte hasiera baten eta handik Mendaroko Ospitalera garraiatu ditu anbulantziak hainbat azterketa egitera. Lerro hauek idazten ditugun unean bi pertsonen egoera eta izan ditzaketen zaurien berri zehatzik ez dugu jaso, oraindik. Udaltzaingoak gain hartu ditu gertaera argitzeko diligentziak eta atestatua. Txostena itxi gabe dago oraindik, agenteek ikerketarekin aurrera jarraitzen dutelako. Ustez hirugarren emakume bat ere kolpatua izan daiteke eta hori ziurtatzeko eta baiezkoan, nor den, argitzeko gogotik ari dira lanean.

Motordun autoa Kia etxeko Carnival modeloa izan da, ‘La Cabaña’ tabernaren parean utzita egon dena inor barruan egon gabe motorra martxan zuelarik. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, une batean mugitzen hasi eta eskumarantz egin du maldatik behera. Aita eta alaba eraikinaren espaloitik zihoazen autoak kolpatu eta aurretik eraman dituenean. Zantzu guztien arabera, uste da autoak ez duela ondo jarrita eduki esku-frenoa, modelo honetan oinarekin aktibatu beharrekoa delako mekanismoa, ohikoetan ez bezala desberdina baita. Hau da ez du esku-frenoaren palankarik. Istripua ikusi duten hainbat lekukoen esanetan gertakaria ‘miraritzat’ jo dute, “gertatu zitekeena ikusita, minimoa izan delako”.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz