Inauterietan establezimenduek ordutegi berezi eta luzeagoa izango dute ixteko
Inauteriak direla-eta, Udalak baimena eman du herriko establezimenduek ordutegia luzatu eta beranduago itxi dezaten. Hori horrela, aurtengo martxoaren 1etik 4ra bitartean, baimena dute jatetxe, kafetegi eta tabernek itxierarako ohiko ordutegia luzatu eta beste bi ordu gehitzeko.
Euskadiko Autonomi Erkidegoaren eremuan establezimenduentzat ezarrita eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak honi buruz duen 36/2012, martxoaren 13ko, Dekretuan zehaztutakoaren babesean hartu da ordutegiak luzatzeko erabakia. Erregulazio horretan xedatzen da establezimenduek ixteko duten ordutegia luzatu ahal izango dela ondoren zehazten ditugun kasu eta kopuruetan:
- Ordu eta erdi ostiral, larunbat, eta jaiegunen bezperatan.
- Ordu erdi gehiago ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean.
Salbuespen eta luzapen horiek ohiko ordutegiari eransten edo gehitzen zaie. Ordutegiak zehazturik daude establezimenduaren tipologia edo motaren arabera. Sailkapena ondorengoa da:
Taldea | Ixteko ohiko ordutegia |
Ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperatan
|
Inauteri jaietan
|
|
---|---|---|---|---|
Larunbata, martxoak 1 | martxoak 2, 3 eta 4 | |||
1 | 23:00ak | 0:30ak | 2:30ak | 1:00ak |
2 | Ordu 1:00a |
2:30ak |
4:30ak |
3:00ak |
3 | 2:30ak | 4:00ak | 6:00ak | 4:30ak |
4 | 4:30ak | 6:00ak | 8:00ak | 6:30ak |
- 1ngo taldea: Gazteentzako dantza-aretoak eta dantzalekuak, diskotekak,dastalekuak, izozki-dendak, txokolategiak, txurro-dendak, kruasan-dendak, te-aretoak eta antzekoak
- 2. taldea: Tabernak, ardandegiak, edalekuak, kafetegi-tabernak, snack-ak, jatetxeak, erretegiak, kafetegiak, autozerbitzuak,janari-etxeak,txokoak, elkarte gastronomikoak, sagardotegiak eta antzekoak.
- 3. taldea: Taberna bereziak, whiskitegiak, klubak, bar amerikarrak, pubak, disko-barrak, karaokeak eta antzekoak.
- 4. taldea: Dantzalekuak, dantza-aretoak, diskotekak, kafe-teatroak, ikuskizunak dituzten jatetxeak eta antzekoak.
- 36/2012 dekretua, martxoaren 13koa, Jendaurreko ikuskizun eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua bigarrenez aldatzen duena.
- 14/2014 dekretua, otsailaren 11koa, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua hirugarren aldiz aldatzen duena.
Gure udalerrian hiru establezimendu ditugu 4. taldean. Beste hiru hirugarrenean ditugu eta gehienak –ia guztiak- bigarren taldekoak dira. Azkenik, lehenengoan ditugunak ere urriak dira, ia apenas.
Horrez gain, gogoratu behar dugu baita ere, 3. eta 4. taldeko establezimenduek itxieratik berriz zabaldu artean gutxienez sei ordu gorde behar dituztelarik.
Ixteko ordutegia luzatzeak, ez ditu establezimenduen titularrak salbuesten gainerako herritarrei, segurtasunari edo osasun eta ingurumenari eragozpen edo kalteak sortu ez izanagatik.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz