Baimenik gabeko galondo erreketa Artamendin
Artamendi mendiko maldan –hilerri gainean- piztutako sua itzali zuten atzo Iurretako foru parkean dauden suhiltzaileak, Udaltzaingoak ohar baten bidez aditzera eman duenez. Sua lurraren jabeak piztu zuen galondoak erretzeko asmoz, nahiz eta eduki ez horretarako beharrezkoa den baimena. Ermura etorritako suhiltzaile taldeak sua itzaltzea erabaki zuen, pertsona bakarrak suaren tamaina eta zabalera segurtasunez kontrolatzeko gauza ez zela iritziz. Jabeak zazpi puntutan piztu zuen sua eta hark hartutako zabalera pertsona bakarrarendako handiegia zela erabaki zen. Gertatukoaren berri eman zitzaion basozainari, zeina bertaratu, pertsona identifikatu eta jazoeraren berri eman zuen espedientea ireki diezaioten sua piztu zuenari.
Oharrean jasotzen denez zerbitzua betetzen zeuden agenteek Artamenditik –herriko kanposantuaren gainetik- ke ugari zetorrela ikusi zuten. Udaltzainak bertaratu eta jabeak galondoa erretzeko asmoz sua piztu zuela frogatu zuen, naiz eta baimenik ez izan horretarako. Sua zazpi lekutan piztu zela ikusiz eta hartutako zabaltasunaz pertsona bakarrak kontrolatzeko zailtasunak izango zituelakoan, deitzea erabaki zuten. Suhiltzaileei deitu zieten gertakizuna baloratzeko eta, behar izanez gero, kontrolatzeko. Suhiltzaile taldea iritzi eta udaltzainen iritziarekin bat eginez, sua itzali zuten.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz