IAT azterketa maiatzean Ermuan pasa ahal izango ziklomotoreen jabeek

23.04.14
Hiritarren Segurtasuna

Bi eta lau gurpileko ziklomotoreen jabeek Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) Ermuan bertan pasa ahal izango dute maiatzean, nahi izanez gero behintzat. Itelink, S.A enpresak estazio mugikorra eta mekanikaria herrira ekarriko ditu datorren maiatzaren 13ko asteartean, enpresaren eta udalaren artean horrela adostu baitute. Estazio hori udalaren Izarra eraikinaren pabilioi batean jarriko da, herritik BI-3302 errepidetik Mallabirako bidearen ertzean, Aritzmendi pilotalekua pasa eta gero, eskumara dauden pabilioetan.

Estazio horretatik pasa ahal izango dira aldez aurretik hitzordua hartzen duten guztiek. Hitzordua Itelink enpresan bertan hartu behar da, apirilaren 16ko asteazkenetik hasita, edo erosoago 94 478 12 14 telefonora deituz gero, goizeko 7:30etatik iluntzeko 20:30etara bitarteko ordutegian. Azterketak, maiatzaren 13ko goizean zehar egingo dira, 9:15etatik 13:15etara bitarteko ordutegian.

Bi eta lau gurpileko ziklomotorren joan-etorriak horiek kokatuta dauden udalerrira mugatu ohi dira gehienetan, eta gainera ibilgailu horiek bide azkarretatik zirkulatzeko mugak izaten dituzte, abiadura mugatua baitute. Hori guztia kontutan hartuta, estazio mugikorrez baliatzea erabaki da, estazio finkoetatik urrun dauden herrietara iritsi ahal izateko eta jabeei erraztasunak emateko. Bizkaiko IATko enpresa gertuena ermuarrok Zornotzan dugu eta, Gipuzkoa aukeratuz gero, Bergaran hain zuzen ere.

Udal honek ohar informatiboa prestatu du, horren guztiaren berri emanez eta herriko iragarki-oholetan jarriko du. Guk orriari lotura egin diogu zuoi eskaintzeko, beheko lasterbideaz baliaturik.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz