Karraskariei aurre egiteko tratamendu berezia egingo bi egunetan
Plagen kontrolean eta ingurumenaren osasunean aditua den Anticimex 3D izeneko enpresak gure udalerrian karraskariak ezabatzeko egiten lana areagotuko eta udalerriko hainbat lekutan agertu izan diren arratoiei aurre egiteko tratamendu berezia egingo du bi egunetan –atzokoan eta gaurkoan-. Uda honetan arratoi gehiago izan ditugula dirudi eta horren arrazoien artean, ondorengo hauek ditugu: ibaian ur gutxiago izatea; herritarrok udan hirigunea eta kaleak gehiago erabili izana eta, ondorioz, horietan hondakin gehiago lagatzea, aurri egoeran egon den eta Zubiaurre 17ko eraikina lurreratu izana, eta abar horrek guztiak erakarri edo atera arazi eta agerian jarri izan dituelarik. Horri aurre egiteko, bi egunez lanean arituko dira, errodentizidak -karraskarien kontrako pestizidak- hari batean jarriaz lur-azpian ditugun hodi eta kutxatiletan.
Osasun ministerioak oraintsu erregistro sanitario berria eman du argitara, aurrekoa indargabetuz. Erregistro berriak hainbat aldaketa ditu eta, garrantzitsuen artean, errodentizidak erabiltzeari dagokiena da. Hau da amuzkia lagatzea bloke parafinatu eta hari edo alanbre batetik zintzilik, orain artean erabili eta uzten ziren pikortatuko amuzki-poltsen ordez, hori gaur egun ez apropostzat jotzen delako eta galarazita dagoelako.
Karraskariak pikortatuko amuzki-poltsei heldu eta zulatu ondoren materia aktibo hori isurtzen delako, lur-azpiko hodien barna hedatuz eta barreiatuz. Horrela eginik sortarazten den kutsadura ekiditeko, Ministerioak bloke parafinatu eta hari edo alanbre bat erabiltzeko beharra ezarri da. Horrela egiteak, bestalde, badu eragozpenik, formulazioak hezetasun egoeratan ahulagoa delako eta kutxatilen barne modu errazagoan alperrik galtzen dela, karraskariak erakarri eta tenk egiteko aukerak gutxituaz.
Anticimex 3D enpresak indarrean dagoen kontratua du gure udalarekin, horren baitan udalerri guztiaren eremuan karraskari koloniak kontrolatzeko prebentzio programa ezarri eta gauzatzea dagoelarik.
Lotutako albisteak

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea