Aldundiak 190 metro baranda berri ipiniko Sallbenten, 634 Errepidearen bi alboetan

25.09.14
Abisuak eta matxurak

Bizkaiko Foru Aldundiak 190 metro inguruko baranda zaharra kendu eta berria ipiniko du Sallabente auzoan, Zaldibar herriko mugen barne dagoen 634 Errepideko 66 kilometroaren bi alboetan. Hau da A8 autobideak Ermuan duen ordainsari kutxetatik irten eta Eibarreranzko norabidea hartuta eskerra bahiz eskumako errepide alboan. Ezkerretik Gipuzkoa Etorbideko 37a pasa eta Forjas Areitio enpresaren sarreraraino eta, eskumatik, Sallabente auzogunera sartzeko bidera arte, baseliza aurretik pasatzen den lekura arte. Baranda zaharra oso-osorik ugertuta dago eta oso egoera txarrean aurkituz –hainbat zati askatu eta jausi egin direlarik- eta ez du oinezkoek babesteko funtzioa betetzen, oinezkoek amildegitik erori daitezkeelako Ego ibaia pasatzen den tartean bost metroko altuera baitago.

Aldundiak lanaren kostua gain hartuko du, hori Herri Lan eta Garraioen Sailak esleitu duen enpresak datorren astean egingo duelarik, astelehenetik hasita. Ermuko udal hirigintza sailak barandak duen egoeraren berri emateko idatzia bidali zion Aldundiari, horrek arriskua suposatzen zuela azpimarratuz, tarte horretatik pasioan egunero pertsona kopuru handia igarotzen baita. Aldundiak idatzi jaso eta gerora ondorengoa erantzun zuen: burdinazko baranda hori Ermua zeharbidean ez dagoen arren, horren artapena eta ordezkapena eta erretiratzea berari dagokiola eta lana ahal zen lasterren egingo zutela. Orain dela gutxi, lana eta aldaketa datorren astean egingo dutela jakinarazi dute.

Lotutako albisteak

Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du
Imagen
24.10.24
Orkatz gazte bat jaso dugu Ermuko kaleetan

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea