Sallabenten 634 errepideko bi alboetan baranda zaharra kendu eta berria ipintzeko lanak
Bizkaiko Foru Aldundiak ekin ditu 190 metro inguruko baranda zaharra kendu eta berria ipintzeko lanak Sallabente auzoan, Zaldibar herriko mugen barne dagoen 634 Errepideko 66 kilometroaren bi alboetan. Hau da A8 autobideak Ermuan duen ordainsari kutxetatik irten eta Eibarreranzko norabidea hartuta eskerra bahiz eskumako errepide alboan. Ezkerretik Gipuzkoa Etorbideko 37a pasa eta Forjas Areitio enpresaren sarreraraino eta, eskumatik, Sallabente auzo gunera sartzeko bidera arte.
Lanak astelehenean hasi ziren autobidetik irten eta Eibarrera noranzkoan eskumako espaloian eta bi astez luzatuko dira. Lehen astean eskumako aldea egingo da. Kontratak espaloi hori itxi egin du, oinezkoak beste alderdira desbideratuz. Datorren astean alderantziz egingo dute, eskumako espaloia ireki eta oinez doazen pertsonak bertatik bideratuz, ezkerreko zatia itxiz baranda aldatzeko lanak segurtasunez egin ahal izateko. Gipuzkoa Etorbideko 37. eraikinetik Forjas Areitio enpresara sartzeko bideraino.
Kontratak lan eremua zein den markatu egin du eta seinaleak ipini ditu Eibarko saihesbidetik atera ondorengo errotondaren inguruan eta Ermuan A-8 autobidera sartu aurretik. Horrez gain Sallabenteko ermita atzean eta ‘Etxebarri’ izenaz ezagutzen den eraikina lortzeko behin-behineko zebra bide horia ere pintatu du. Baranda berria burdin galbanizatua da, gris kolore naturala duena.
Lotutako albisteak

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea