Sentsibilizazio kanpaina: haurrak lotzeko sistemak eta mugikortasun segurua
Mugikortasun seguruaren aldeko bide heziketa kanpaina Ermura datorkigu ostera ere. Udaltzaingoak Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaritzarekin elkarlanean bide segurtasunari buruzko jarduera berri bat antolatu du. Kontzientzia edo sentsibilizazioa areagotzeko jarduera da, haurrak lotzeko sistema seguruei eta horiek autoetan egoki erabiltzeko komenigarritasunari buruzkoa. Jarduera praktiko eta hezitzailea, prebentzio eta segurtasun hitzen esan nahian sakondu nahi duena.
Trafiko sailak unitate mugikorra ekarriko digu herrira. Hain zuzen ere kamioi bat da ekarriko duena, non barnean haurrak lotzeko ibilgailuetan erabiltzen diren sistema ezberdinak jarrita dituen. Kamioiaz gain, informazioa emateko stand-a jarriko dute eta baita bideojokoekin ibiltzeko ordenagailuen gunea haur eta gazteentzat.
Jarduera datorren asteko ostiralean –urriaren 24an- egingo da, Anaitasuna ikastolako eraikinaren aurrez aurre, arratsaldeko 4etatik 6etara bitartean. Ekitaldia haur eta lehen hezkuntzako ikasleentzat eta horien familia kideentzat da aproposa. Kamioia eta stand-a bi ordu egonen dira bertan.
Antolatzaileek jarduera gunera iristeko norberaren autoa baino oinez igotzea gomendatzen dute, eskola bidea erabilita. Nolanahi ere, norbait kotxez igoz gero Betiondoko aparkalekuan autoa utz dezala eskatu dute.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz