Hainbat zauri jasan ditu emakume batek, Probaleku kalean harrapatua izan ondoren
Hirurogeita hamasei urteko emakumea hainbat zauri jasan ditu eta Mendaroko ospitalera eraman behar izan dituzte gaur eguerdian Ermuko Probaleku kalean furgoneta batek harrapatu ondoren, herriko Udaltzaingoak ezagutzera eman duenez. Ezbeharra eguerdiko 12:22etan gertatu da, Probaleku kalera atzeraka sartzen ari zen Iveco markako furgonetaren gidariak bidean zegoen andrea kolpatu eta azpian harrapatu duenean, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik. Herriko Udaltzaingoak gain hartu ditu argiketa eta ikerketa lanak, istripua hirigunean gertatu izan delako.
Udaltzain agenteak abisua jaso eta berehala bertaratu dira, zaurituei lagundu eta Larrialdietarako 112 zerbitzura deitu gertakizun eta egoeraren berri emanez koordinatzeko. Larrialdietarako zentroak Iurreta eta Eibarko suhiltzaileak bidali ditu laguntzera. Emakumea furgoneta azpitik ateratzeko hainbat maniobra egin dituzte: aparailu hidraulikoak erabilita ibilgailua altxatzea, egonkor jartzeko gailu pneumatikoak jartzea eta zuritua babestu ondoren kanporatzea kontu handiz min gehiagorik hartu ez zedin. Hasieran larrialdietako erizainek atenditu dute, medikudun anbulantziak iritsi izan den bitartean. Azkenean anbulantzia horretan eraman izan dute Mendaroko ospitalera. Lerro hauek idazten ez dakigu zer zauri mota eta zer nolako larritasunekoak diren, oraindik medikuen diagnosia ez baita ezagutzen.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz