Gabon argiak larunbatean piztuko ditugu Ermuan
Gabon argiak larunbatean piztuko ditugu larunbat iluntzean Ermuan. Aurtengoan ere hainbat elementu apaingarri gehiago izango ditugu gure kaleetan. Argi guztiak jasangarriak dira –ingurumenari katerik gutxiena egiten diotenak- ‘Led’ (diodo argi-igorle) teknologiakoak direlako, horiek kontsumo gutxia izanik. Sistema berriari esker energia aurreztuko da, argiak piztuko diren egun-orduak gehiago murriztu beharrik gabe, horiek azken urteetan arrazionalizatu baitira.
Argiak hogeita hamar egunetan piztuko dira, baina ordutegi ezberdinak aplikatuz. Astelehenetik ostegunerako lanegunetan arratsaldeko 6etatik goizaldeko ordu 1era bitartean piztuko dira. Ostiral, larunbata eta igandeetan goizaldeko 3ak bitartean. Azkenik, jai egun handietan (abenduaren 24, 25, 26 eta 31n eta urtarrilaren 1,2, 5 eta 6an) gau guztian eta goizaldeko 8ak bitartean pizturik mantenduko dira. Aurten apaingarri gehiago dago eta horregatik herriko leku gehiagotan jarriko dira.
Lotutako albisteak

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea