Elkarbizi proiektuaren jarduerak positibotzat jo dira

22.01.15
Hiritarren Segurtasuna

Herriko Udaltzaingoak positibotzat jo ditu ikastetxeetan ConBiciVive-Elkarbizi proiektua delakoaren baitan gauzatzen ari dituen jarduerak eta ekimena, Euskadiko ‘Stop Accidentes’ elkartearekin elkarlanean. Ekimenaren xede DBHren lehenengo mailako ikasleei bizikleta hurbiltzea, hiri barruko joan-etorrietan erabiltzekotan, modurik onenean eta ahalik eta modu seguruenean ibil daitezen. Ekimena aste honetan hasi da, bi saio egin direlarik, bata Anaitasuna Ikastolan eta bestea San Pelaio ikastetxean. Datorren astean Ongarai Eskolara jauzia egingo duelarik. Lehen astearen ondoren, Udaltzaingoak ikasle eta partaideen artean jakin-mina eta interesa piztu duela ikusi dute, buru-belarri eta aktiboki parte hartzen ari baitira. Hiritarren Segurutasunerako udal alorrak parte hartzen diren ikastetxeei bere eskerrona eman eta publikoki agertu nahi dizkiete, erabat inplikatu eta erraztasun guztiak eman dituztelako. Jarrera horrek bide-heziketarekiko duten sentiberatasuna eta konpromisoa erakusten baitu.

Udaltzaingoaren ustez oso garrantzitsua da bide-heziketa haurtzarotik lantzen hastea, haur eta ikasleek bizitzan zehar igarotzen dituzten fase ezberdinetan eragiteko aukera emango duelako (guraso edo pertsona helduez ikastetxera lagunduta joatearen papera, gurasoen babesaz baina oinezko izatearena, oinezko independentearena, txirrindulari izatearena, eta abar…) Gaurko ikasle horiek etorkizun hurbilean gure gizarteko ziklomotore, motordun ibilgailuen gidariak izango direlako. Horien ustez eta esanetan, gure eskuetan dago gizarteko zati izateagatik dagokigun erantzukizun zatia gain hartu eta horri aurre egiteko lan egitea, gure errepideetan gertatzen diren istripuak gutxitu edo ezabatzeko. Istripuen ondorioak aski ezagunak baititugu, kasurik onenetan pertsona zaurituak izan eta, okerrenean, hildakoak.

Jarraian, aurten argitaratu den liburuxka uzten dizuegu PDF formatuan, zeina ikasle partehartzaileei banatzen zaien.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz