Abisu horia dugunez alerta-egoeran, euri-jasa ugariek hainbat gorabehera eragin ditzakeelako

30.01.15
Hiritarren Segurtasuna

Eusko Jaurlaritzak iragarpen berezia eta alerta egoera ezarri du astebururako, aurreikuspenek diotenaren arabera gerta litezkeen arriskuak gutxitzeko xedez. Euriari dagokionez denbora laburrean metro karratuko litro asko bota eta pilatzeko probabilitate baitugu. Abisuak dioenez, gaur zaparradak bota ditzake, trumoi-ekaitzak izateko probabilitatea handia dag, batez egunaren bigarren zatian. Zenbait tokitan txingorra eta elurra ere bota dezakeelarik. Kostaldean arriskua olatuak eta horiek izango duten altuera izango dira.

Arrazoi horregatik, gure Udalak Larrialdietako Plana aktibatu eta lan eta zerbitzuetako lankideak eta Udaltzaingoko agenteak kordinaturik eta prest ditu gerta daitekeen edozein gora-beherari aurre, inon gainezka egin eta ur pilaketarik izan ez zedin, lu-hauziak, horien eraginez galerarik izan edo inork minik ez hartzeko.

Horrez gain, esan behar, baita ere, elurra izaten bada horri aurre egiteko dispositiboa ere aktibatu dugula gaurkoan, herritarren joan-etorriak bermatuak egon daitezen. Horiek horrela, herritarroi laguntza eskatzen zaigu, edonon gora beherarik ikusiz edo antzemanez, lehenbailehen abisua mena diezagun. Horretarako udal Bulego Teknikora edo Udaltzaingora deituz, zentralitako 943 17 63 22 eta 943 17 63 00 telefonoetara deituz.

Eguraldi txarra dela eta iragarrita dagoen maila alerta dela bide, eta Eusko Jaurlaritzako Barne Sailaren gomendioari jarraiki, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen Zuzendaritza nagusiak bertan behera utzi ditu, Bizkaiko Eskola Kiroleko kirol-jarduera guztiak, aire zabalean zein barruan egin beharrekoak, bihar, larunbata, urtarrilak 31ko 15:00etatik, otsailaren 1eko igandeko 15:00ak arte.

  • Euskalmet: metereologi iragarpena.
  • SOS Deiak: Larrialdiak koordinatzen dituen zentroa.
    •  

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz