Datorren astean herriko kontadoreak irakurriko dira bakoitzaren ur kontsumoak ezagutzeko
Ur Kontsortzioak –Gipuzkoako Urak S.Ak- oharra luzatu du Ermuko abonatuei jakinarazteko datorren astean –otsailaren 16ko astelehenetik aurrera- herriko ur-kontadoreak irakurtzenari ekingo diola, kontsumoak ezagutu eta 2015eko lehen hiru hilekoari dagozkion erreziboak prestatzeko, ondoren kobratzera pasatzeko helburuaz.
Ermuko bulegoak oharra jarri du herriko etxebizitzetako portaletan non irakurketak egingo dituenaren berri ematen duen eta, inork etxean ez dela egongo baldin badaki, irakurketaren datua eman eta orrian bertan edo atean utziko diguten jakinarazpen-zedulan idatz dezakegula. Enpresak dioenez datu zehatza ezagutzea garrantzitsua da faktura horretan oinarritu beharko delako, hortaz irakurketa posible egin edo datua emateko eskatzen digu. Irakurketarik izaten ez den kasuetan, hurrengo fakturaren kopuruan eragin handia izango duenaz jabetu eta jakitun izan behar gara.
Abonatuok jakinarazpen zedula edo irakurketaren datua ezagutarazi dezakegu Kontsortzioaren edozein bulegotan. Ermuan Santiago plazaren 3 eraikineko etxabean, eskumako lokalean eta 943 50 83 97 telefonoan. Edota bestela, bezeroen arretarako eguneko 24 orduetan erabilgai dugun 902 30 22 22 telefono orokorrean edota www.gipuzkoakour.comwebgunearen bulego birtualean, erregistraturik bagaude.
Lotutako albisteak

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea