Ermua eta Mallabiko LHIKaren praktikekin kolaboratzen dute eskualdeko enpresek

31.03.15
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua eta Mallabiko Lanbide-hastapenerako Ikastegiko ikasleek apirilean hasiko dituzte praktikak enpresetan. Praktika horiek ekainera arte luzatuko dira, 336 ordu bete behar baitituzte.

Ile-apaindegi, automobilen mekanika eta ekoizpen mekanikoko espezialitateetako ikasleek ehen hurbilpena izango dute lan-merkatuarekiko.

2014-2015 ikasturtean praktikak egingo dituzte 38 ikaslek, guztiak gainditu baitituzte Trebakuntza Profesionaleko 1ngo tailer mailari dagozkion moduluak. Maila hori gainditzea ezinbestekoa dute enpresetan praktikak egitera pasatzeko.

Ikasturte honetan, Udalak eskualdeko 37 enpresen ezinbesteko laguntza jaso du, horiek musutruk ikastegiko praktika planetan laguntzen dutelarik, gazteei aukera emanez bertan ikasitakoa praktika dezaten, abilezia profesionalak hobetu eta lehen lan-esperientzia izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
13.11.24
OLHUIko ikasleek udaletxea bisitatu dute

Bisita gidatua gizarte- eta hezkuntza-proiektuaren barne dago