San Ignazio etxe-taldeko arkupeak eta barruko plazatxoa erreformatu egingo

29.04.15
Abisuak eta matxurak

Udalak San Ignazio etxe-taldeko barruko plazatxoa eta arkupeak erreformatu egingo ditu, hirigintza alorrak ezagutzera eman duenez. Auzotarrek lan horiek egiteko behin baino gehiagotan eskatu dute lurra irristakorra zela salatuz, hormak txukundu eta argi gehiago ipini beharra zegoela kontsideratuz. Alor Teknikoak eskari horiek bere egin ditu proiektua eta diseinu bat prestatu dituelarik zonaldea estetiko nahiz funtzionalki txukuntzeko, argi gehiago jartzeko eta argien eraginkortasuna hobetzeko, aldaketa horien segurtasunari mesede egingo diotelakoan.

Lanei gaur eman zaie hasiera. Aldez aurretik, hirigintza alorreko zinegotzi eskudunak, Felix Prolek eta alorreko zuzendariak bizilagun-komunitateetako presidenteekin eta horien administrazioa daramaten ordezkariekin bildu dira beraien adostasun jaso eta proiektuaren nondik-norakoak eta ezaugarrien berri emateko.

Orain zenbat denbora lehenago, argien ekipoak aldatu egin ziren, zeuden fluoreszenteen zaharrak berriagoengatik aldatuz. Horregatik, orain daudenak mantendu egingo dira beste lau ekipo berri jarriz, argi gehiago izan dadin zonaldean. Eta ekipo guztietan LED motako argiak jarriko dira, kontsumoa murriztu eta eraginkortasun gehiago lortzeko.

Egingo diren lanen laburpena:

  • Egun dagoen zoladura altxatu egingo da, "Ecogranic" baldosa ekologiko berriez ordezkatuz, Tuterako Pavitusa etxekoak.
  • Baldosa berri horiek jartzerakoan portaleen sarreraren maila berrira utziko dira, oztopo arkitektonikoak ezabatzeko.
  • Arkupeen kanpoaldean arrapala utziko da barrukoarekin lotuaz egun dagoen altuera ezberdina ezabatzeko, oztopo arkitektoniko hori ezabatuz.
  • Kanpo aldeko plazatxoan kanaleta lekuz aldatuko da, erdian dagoen iturria ere mugituaz. Plazatxo barruko altuerak ere birplanteatu egingo dira ura errazago atera ahal izateko eta gaur egun izaten diren ur-pilaketak ekiditeko.
  • Arkenik arkupeetako horma eta sabaiak garbitzeko pintatu egingo dira. Plazatxoaren kanpoaldean gauza bera eginez, baina bakarrik bi metro eta erdiko altuerara artean.

Lotutako albisteak

Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du
Imagen
24.10.24
Orkatz gazte bat jaso dugu Ermuko kaleetan

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea