Segurtasunez mugitzen eta istripuak ekiditen ikasteko hitzaldia

10.06.15
Hiritarren Segurtasuna

Nagusi eta Jubilatuen etxean ‘Pasialekun’ hitzaldi-mintzaldia egingo da gaur arratsean. Ekitaldia arratseko 5etan hasiko da eta horretan, segurtasunez mugitzeko eta auto istripuak ekiteko neurriez hitz egingo da. Hizlari izango dira Trafikoko Zuzendaritzaren Hezkuntza eta Bide Heziketa Alorreko teknikari bi, udaltzain agenteekin batera. Eta beraiekin izango baita ere Kirol teknikari eta koordinatzaile dugun, Antton Garcia lankidea, zeinak Ermua Mugi ekimenaren baitan oinez egiteko paseo osasungarri eta seguruen ibilbide berriez hitz egingo dien. Hizlariek adinez nagusiei aholkuak emango dizkiete, zahartzaroan arriskua areagotu izanaren errealitateaz jabetu daitezen, hiru gunean autoek ez dezaten oinez doazen pertsonek harrapatu. Jarduerari ondoko titulua jarri zaio: “Auto-harrapaketen inguruko gogoetak”.

Jarduera eta kanpaina bera 64 urtetik aurrerako eta dependentziarik pertsonentzat pentsatua dago. Hau da, mugitzeko eta joan etorriak egiteko autonomiadun duten pertsonentzat, nahiz eta gurpil-aulki, muletak edo makila erabiltzen badituzte ere.

Saioa taldean gauzatuko da, edadetuen artean istripu eta auto-harrapaketak ekiditeko prebentzioak zeintzuk diren hizpide izanik. Bileran adinak aurrera egin ahala arriskua areagotu egin dela eta kontu gehiago eduki behar dela esango dute. Saioak ordu bete inguru iraungo du eta auto-harrapaketen inguruan hausnartuko da dinamika ezberdinen bidez (bideo bat ikusiko eta hitzaldia eta galderak tartekatuko dituztelarik). Horrez gain, Kirol teknikari eta koordinatzaile dugun, Antton Garcia lankidea, zeinak Ermua Mugi ekimenaren baitan oinez egiteko paseo osasungarri eta seguruen ibilbide berriez hitz egingo dien, horien ezagutza guztien artean zabaltzeko.

Bertaratzen diren guztiei helarazi nahi zaien ideia nagusia oinezko garenean paper hortaz jabetu eta onartu behar dugula; ingurunearen ezagutza landu –gune seguruak, babesak, eta abar…- kalteak jasan ditzakegula jabetu eta arreta areagotu, bideetan gertatzen diren istripu eta auto-harrapaketak ekiteko.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz