Berano-Errekaldeko igerileku naturala zabalik dago

17.06.15
Abisuak eta matxurak

Uda sasoia ofizialki inauguratuko da ostegun honetan, ekainaren 18an, Berano-Errekaldeko igerileku naturalaren irekierarekin. Udal zerbitzuek jakinarazi dutenez, instalazioak egunero zabalik egongo dira datorren irailaren 13ra arte.

Ermuko Gurutze Gorria arduratuko da sorospen lanez, astelehenetik igandera, 12:00etatik 19:30era. Bi sorosle izango dira, bata goizez eta bestea arratsaldez, instalazioko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.

Segurtasunaren aldeko apustua

Berano-Errekaldeko igerileku naturalak urtero izaten du segurtasunerako beharrezko materiala. Aurten, gainera, desfibriladore bat ere izango dute sorosleek, zoritxarrez norbaitek hura erabiltzea beharko balu.

Gogoratu uraren maila 20 zentimetrotik 200 zentrimetrorainokoa dela punturik sakonenean. Instalazioetan komun kimiko bat, bi aldagela, zaborrontziak, iturri bat, mahaiak eta erretegiak ere aurki daitezke.

Ongaraiko parkea ere, zabalik

Bestalde, Ongarai parkean egin berri den ur-jolastokia ere irekita dago pasatu den ekainaren 4tik. Honako ordutegia du:

  • Ekainaren 19ra arte: lanegunetan 16:00etatik 20:00etara / larunbat eta igandetan 12:00etatik 20:00etara
  • Ekainaren 20tik irailaren 15era: egunero 12:00etatik 20:00etara

Parke horrek urarekin jolasteko zenbait elementu ezberdin ditu: kanoiak, txorrota bertikalak, zuzendu daitezkeen txorrotak, lainoztaturiko ur arkua, eta ura bildu ostean kulunkaz irauli egiten den ontzi altua, ura bi pausotan isurtzen duena.

Lotutako albisteak

Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du
Imagen
24.10.24
Orkatz gazte bat jaso dugu Ermuko kaleetan

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea