Mugikortasunaren Astea, azken txanpan

21.09.15
Hiritarren Segurtasuna

Irailaren 16an hasi zen Europako Mugikortasunaren Astea, eta Ermuko herritarrak gogotsu parte hartzen ari dira. Aste osoan zehar, eta hilaren 22ra arte, era askotako ekintzak antolatu dira, esaterako, larunbat goizean Orbe Kardinalaren plazan izandako bizikleta tailerrak.

Orbea enpresaren eta Agirre Kirolaken laguntzarekin, zirkuitu bat prestatu zuten plazan konoekin, seinaleekin eta geziekin. Trebetasun eta abilezia zirkuituan, haur eta gazte ugarik hartu zuten parte, bi gurpilen gainean iaioak direla erakutsiz. Tamaina eta kolore ezberdinetako bizikletak izan zituzten prest, edonork parte hartu ahal izateko. Amaieran, gainera, saria jaso zuten kolaboratzaileen eskutik: bidoia, txirrina, eskumuturreko islatzailea eta diskoa.

Albistearen amaieran ekimeneko hainbat argazki ikus ditzakezue.

Amaiera borobiltzeko, erakusketak

Pasatu den astean asteazkenetik ostiralera egin zen moduan, hilaren 22ra arte Oinez Eskolara programarekin jarraituko da, eta guraso nahiz seme-alabak Eskolabarrira oinez joango dira. Bestalde, Stop Accidentes Euskadiren "Oinezko, etzazu zure bizitza gurutzatu" erakusketa ere zabalik izango da bihar arte Udal Liburutegiko hallean, 09:30etik 20:30era.

Aste berezi honetako egutegia ixteko, lehen hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek egindako marrazki eta eskulanak ikusteko aukera izango da bihar. Lan guztiak bide segurtasunarekin lotura izango dute, eta Valdespinako Markesa kalean izango dira ikusgai 17:00etatik 19:00etara. Eguraldi txarra eginez gero, Merkatuan jarriko da erakusketa.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz