Ur-mozketa astelehenean VI Mendeurrena kaleko hainbat etxebizitzatan

18.12.15
Abisuak eta matxurak

Gipuzkoako Ura enpresak jakinarazi du astelehen goizean ur-mozketan egingo dela VI Mendeurrena kaleko bost portaletako etxebizitzetan.

Ekintza horren helburua hornidura sarea hobetzea da, eta aipatutakok aleko 9, 11, 13, 15 eta 17 portaletako bizilagunei eragingo die.

Mozketaren iraupena lau ordukoa izango dela uste da, 09:00etatik 13:00etara. Gerta daiteke lanak aurreikusitako ordua baino lehenago amaitzea. Horrela bada, abisurik gabe ura emango da. Bestalde, lanak luzatzen badira, Uraren Telefonoan (902 30 22 22) emango dira argibide eta informazio guztiak.

Enpresak azaldu duenez, mozketaren ondorioz posible da presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait aldaketa gertatzea. Horregatik, aldez aurretik hiritarrei eragozpenak barkatzeko eskatzen zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du
Imagen
24.10.24
Orkatz gazte bat jaso dugu Ermuko kaleetan

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea