Ur-mozketa Valdespina Markesa eta Konbentukoa kaleetan
Gipuzkoako Ura enpresak jakinarazi duenez, ur-mozketa egingo da bihar Valdespina Markesa eta Konbentukoa kaleetako zenbait portaletan.
Ekintza horren helburua hornidura sarea hobetzea da, eta Valdespina Markesa kaleko 1, 3 eta 5 zenbakietako eta Konbetukoa, 1 zenbakiko bizilagunei eragingo die zuzenean. Portaletan ohar informatiboak ipini dira jada.
Mozketaren iraupena bi ordukoa izango dela uste da, bihar goizeko 09:00etatik 11:00etara. Gerta daiteke lanak aurreikusitako ordua baino lehenago amaitzea. Horrela bada, abisurik gabe ura emango da. Bestalde, lanak luzatzen badira, Uraren Telefonoan (902 30 22 22) emango dira argibide eta informazio guztiak.
Enpresak azaldu duenez, mozketaren ondorioz posible da presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait aldaketa gertatzea. Horregatik, aldez aurretik hiritarrei eragozpenak barkatzeko eskatzen zaie.
Lotutako albisteak

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea