Ur kontagailu zaharren edota matxuratuen aldaketa

14.03.16
Abisuak eta matxurak

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak adierazi duenez, gaurtik aurrera matxuratuta edota zaharkituta dauden kontagailuak aldatzen hasiko da Ermuan. Aste honetan zehar, 2016ko lehenengo hiruhilabeteko irakurketetan arazoak eman zituzten kontadoreak aldatuko dira.

Bestalde, enpresak azaldu du Ermuko abonatuei ez zaiela ezer kobratuko aldaketa horiengatik.

Edozein argibide, informazio edo zalantza argitzea behar izanez gero, bi arreta zenbaki ditu kontsortzioak: 902 302 222 eta 943 318 602 (azken hau 24 orduz eskuragarri). Gainera, www.gipuzkoakour.eus webguneko bulego birtualera ere jo daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du
Imagen
24.10.24
Orkatz gazte bat jaso dugu Ermuko kaleetan

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea