Udal merkatuko nasa merkatarien zamalanetarako erretserbatuta dago
Herritarren Segurtasunerako udal sailak informazio kanpaina egingo du merkatu plazako nasa soilik bertako merkatarientzat eta zamalanentzat erreserbaturik dela gogorarazteko herritarren artean. Espazio hori azpiegituran saltokiak dituztenentzat bakarrik erreserbatua dago, merkatari horiek salgaiak sartu eta ateratzea bermaturik –zamalanak egiterik- izan dezaten. Informazio kanpaina aste batez luzatuko da –apirilaren 18tik 24ra bitartean- eta denbora horretan autoak erreserbaturiko nasan ustez dituzten gidariek izango ditu helburu. Zazpi egunetan erabilera desegokia egiten dituela adierazi eta ohartaraziko zaie.
Aldiz, apirilaren 25eko astelehenetik aurrera udaltzain agenteek erreserbaturiko tartean utzitako autoei isuna jarriko diete. Arau urratze larritzat joko da, Zirkulazio Araudi Orokorraren 94,1 artikuluan eta c) atalean xedatutakoari jarraiki, ibilgailua zirkulaziorako edo erabiltzaile zehatz batzuen zerbitzurako erreserbaturikoa dela kontsideratuko baita. Arau urratze larriei dagokienez, isuna 200€koa (berrehun eurotakoa) izango da.
Herritarren Segurtasun sailak Merkatuko nasaren zati zehatz bat –ezkerretik hasitako lau leku- birpintatu eta seinaleztatu ditu, erabilera zehatz eta mugatukoa dela azpimarratuz. Nasen erabilera betidanik azpiegituran dagoen merkataritzari loturik izan bada ere, azken aldian zabalik dauden postu kopurua jaitsi egin denez eta horiek mugitzen dituzten artikuluak ere gutxitu egin direnez, herritarrek are eta sarriago erabiltzen duten merkatuko nasa beren autoek lagatzeko, baimenduta ez egin arren.
Erabilera desegoki hori bideratze aldera Udaltzaingoak nasaren zati zehatz bat mugatu eta tarte horretan lurreko nahiz hormako seinaleak jarri ditu, guztioi gogorarazteko baimenduriko ibilgailuek soilik erabili dezaketela ordutegi zehatz batean. Ibilgailu horiek txartel bat ikusgai izango dute, Plazan duten jarduera eta aktibitatearekiko lotura adieraziko duena. Hortaz, kontutan izan dezagun guztiok, ezustekorik nahi ez badugu.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz