Adin txikiko mutikoa zauritu eta ospitalera eramana, igandean ikastetxe hegaletik erori ondoren

16.05.16
Hiritarren Segurtasuna

Donostiako ospitalera eraman zuten bart arratsean Ermuko ikastetxe publiko bateko eraikinaren hegaletik lurrera erori eta zauriturik gertatu zen mutiko gaztea -adin txikikoa- herriko Udaltzaingoak gaur ezagutzera eman duenez. Zaurituak 13 urte ditu eta herriko biztanlea da, bere izen-abizenen laburdura E.D.P. da eta oraindik ospitalean jarraitzen du. Asteburu eta igandea zenez, ikastetxea itxita zegoen eta dirudienez, mutikoak Anaitasuna Ikastolako hesia saltatu eta barrura sartu zen. Eraikinaren hegal batetik ibiltzen zihoanean lurrera erori zen hainbat metrotatik, zauriturik gertatuz.

Norbaitek Ertzantzara deitu zuen abisua emateko eta horrek herriko Udaltzaingoari abisua eman zion. Udaltzain agenteak bertaratu eta ikastetxea ireki behar izan zuten mutikoari laguntza eskaintzeko, osasun zerbitzuak iritsi artean. Anbulantziak zauritua Donostiara eraman zuen, bizkarrean min izan eta buruan kolpe handia zuelako.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz