Polizia eta Suhiltzaileen Jolas Europarretan parte hartuko Ermuak
Ermuko bi Udaltzainek ekainean Huelvako hirian ospatuko diren Polizia eta Suhiltzaileen VI. Jolas Europarrean parte hartuko dute. Lankideak Jesus S. eta Iker O. dira. Biak federaturik daude eta triatloian lehiatuko dira ekainaren 17ko ostiralean, goizeko 11etatik aurrera. Adinaren arabera egiten den sailkapenari jarraiki, lehenak Master B taldean parte hartuko du eta, aldiz, bigarrenak, Senior B izenekoan, gazteago baita. Biek triatloian aurreikusitako hiru ariketak egin beharko dituzte: igerian jardun 750 metrotan; bizikletan 20 kilometroko ibilbidea bete eta beste 5 gehiago korrikan.
Bikotea Ermuko Udalaren izenaz inskribatu da eta beren kirol arropetan gure erakundearen logo eta adierazgarriak idatzita eramango dituzte, ‘Innpulso’ – Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria garela adierazten duen markakoarekin batera. Lankideak ekainaren 15eko asteazkenean abiatuko dira Huelvako probintzia eta hirira. Bidaia kotxez egingo dute, bizikleta propioa, buru babesgarria, eta hainbat material beraiekin eraman behar dituztelako. Gaua egin ondoren, biharamunean jokoen eremua eta zirkuitua ikusten izango dira eta, bertako baldintzei moldatzen saiatuko bero izatea espero baita. Ostiralean triatloia korritu eta, ondoren, bueltako bideari ekingo diote.
Udaltzaingoko kideak honelako lehiaketetan parte hartzen duten lehenengo aldia, ez da honakoa. Orain urte batzuk lehenago, Carmen eta Oscarrek Bartzelonan egindako edizioan izan baitziren parte hartzen. Oraingo honetan, bi agenteek Planifikazio Estrategiko Alorrari proposamena luzatu eta baimena eskatu diote, langileria alorreko arduradunak baietza emanez. Zorte on!
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz