Ur-mozketa gehiago egingo dira Gipuzkoa eta Bizkaia Etorbidean

23.05.16
Abisuak eta matxurak

Gipuzkoako Ura Kontsortzioak jakinarazi du aste honetan ur-mozketa gehiago egin behar dituela Gipuzkoa eta Bizkaia Etorbideko zenbait portaletan. Ur-mozketak egitearen Arrazola horniketa sarean hobekuntza lanak egitea da.

Aurreikusitako mozketa egun, ordu eta luekuak honakoak dira: bihar maiatzaren 24an egingo da lehena, horrek Gipuzkoa Etorbideko 14, 16 eta 18. zenbakiko eraikinei eragingo die, goizeko 9etatik ordu 1etara bitartean. Bigarren mozketa asteazkenean egingo da eta Bizkaia Etorbideari eragingo dio, etxebizitza guztiei, besterik definitu ez delako. Ordutegia Berbera izanen da. Portaletan ohar informatiboak ipiniko dira.

Aurreikusitakoaren arabera, mozketak 09:00etatik 1e:00etaraegingo dira. Gerta daiteke lanak aurreikusitako ordua baino lehenago amaitzea. Horrela bada, abisu gehiagorik gabe ura emango da. Bestalde, lanak luzatzen badira, Uraren Telefonoan (902 30 22 22) emango dira argibide eta informazio guztiak.

Enpresak azaldu duenez, mozketaren ondorioz posible da presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait aldaketa gertatzea. Horregatik, aldez aurretik hiritarrei eragozpenak barkatzeko eskatzen zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du
Imagen
24.10.24
Orkatz gazte bat jaso dugu Ermuko kaleetan

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea