Ongaraiko ur-jolastokia ostiralean zabalduko eta Rekaldeko igerilekua aste bete beranduago

08.06.16
Abisuak eta matxurak

Uda sasoia ofizialki eta egutegiaren arabera hasteko oraindik egunak falta baditugu ere, beroa gure artean da. Eguraldi onaz eta ikasturte amaieraz bat, bainuak hartzeko sasoia ere badatorkigu. Horregatik, udako beroari aurre egiteko eta uraz gozatzeko gurean ditugun bi azpiegiturak zabaltzear daude. Hori horrela, ostiral honetan zerbitzuan jarriko da Ongarai parkean iaztik dugun ur-jolastokia. Horrek izango duen ordutegia ondorengoa da.:

  • Ekainaren 10etik 23ra arte, biak barne: lanegunetan 16:00etatik 20:00etara
    • Larunbat eta igandetan 12:00etatik 20:00etara
  • Ekainaren 24tik irailaren 11ra: egunero funtzionatzen 12:00etatik 20:00etara

Parke horrek urarekin jolasteko zenbait elementu ezberdin ditu: kanoiak, txorrota bertikalak, zuzendu daitezkeen txorrotak, lainoztaturiko ur arkua, eta ura bildu ostean kulunkaz irauli egiten den ontzi altua, ura bi pausotan isurtzen duena.

Berano Errekaldeko igerilekua ere, zabaltzear

Datorren astean, ekainaren 17ko ostiralean, Berano-Errekaldeko igerileku naturala irekiko da. Udal zerbitzuek jakinarazi dutenez, instalazioak egunero zabalik egongo dira datorren irailaren 11ra arte.

Ermuko Gurutze Gorria arduratuko da sorospen lanez, astelehenetik igandera, 12:00etatik 19:30era. Bi sorosle izango dira, bata goizez eta bestea arratsaldez, instalazioko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.

Segurtasunaren aldeko apustua

Berano-Errekaldeko igerileku naturalak urtero izaten du segurtasunerako beharrezko materiala. Aurtengoan desfibriladore bat ere izango dute sorosleek, zoritxarrez norbaitek hura erabiltzea beharko balu.

Gogoratu uraren maila 20 zentimetrotik 200 zentrimetrorainokoa dela punturik sakonenean. Instalazioetan komun kimiko bat, bi aldagela, zaborrontziak, iturri bat, mahaiak eta erretegiak ere aurki daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du
Imagen
24.10.24
Orkatz gazte bat jaso dugu Ermuko kaleetan

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea