Polizia eta Suhiltzaileen VI. Jolas Europarren triatloian parte hartuko dute bi udaltzainek

16.06.16
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko Udaltzain bik Huelvako hirian ospatzen ari diren Polizia eta Suhiltzaileen VI. Jolas Europarrean parte hartuko dute bihar. Lankideak Jesus S. eta Iker O. dira. Biak federaturik daude eta triatloian lehiatuko dira ekainaren 17ko ostiralean, goizeko 11etatik aurrera. Adinaren arabera egiten den sailkapenari jarraiki, lehenak Master B taldean parte hartuko du eta, aldiz, bigarrenak, Senior B izenekoan, gazteago baita. Biek triatloian aurreikusitako hiru ariketak egin beharko dituzte: igerian egin 750 metrotan; bizikletan 20 kilometroko ibilbidea bete eta beste 5 gehiago korrikan.

Bikotea Ermuko Udalaren izenaz inskribatu da eta beren kirol arropetan gure erakundearen logo eta adierazgarriak idatzita eramango dituzte, ‘Innpulso’ – Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria garela adierazten duen markakoarekin batera. Lankideak atzokoan abiatu ziren Huelvako probintzia eta hirira arratsaldean iritsiz. Bidaia kotxez egin dute, bizikleta propioa, buru babesgarria, eta hainbat material beraiekin eraman behar izan dituztelako. Gaua egin ondoren, gaurkoan jokoen eremua eta zirkuitua ikusten izan dira eta, bertako baldintzei moldatzen saiatuko bero izatea espero baita. Azken egunetan itsasoa zakar egon da eta olatu handiak izan dira, eguraldi eskasaren eraginez. Horregatik eta arriskuak ekiditeko, antolatzaileek itsasoan igeri egiteko zatiari uko egin eta baztertu edo ez aztertzen ari dira. Bihar goizean hartuko dute erabakia. Bikoteak 411 eta 413 dortsalekin korrituko du, gogoz daude, sasoiko sentituaz. “Behar bada ezustekoa eta guzti emateko gauza izango gara”, adierazi digute txantxetan. “doimina eskuratzeko asmorik ez badugu ere, ez dugu gure burua hasieratik mugatu nahi eta ahal duguna egiten saiatuko gara. Ikusi beharko maila zein den. Nomalahi garrantzia gehiago emanen diogu parte hartzeari podiumean izateari baino” erantsi dute. Biharkoan triatloia korritu ondoren, bueltako bideari ekingo diote.

Ez da Udaltzaingoko kideak honelako lehiaketetan parte hartzen duten lehenengo aldia. Orain urte batzuk lehenago, Carmen eta Oscarrek Bartzelonan egindako edizioan izan baitziren parte hartzen. Oraingo honetan, bi agenteek Planifikazio Estrategiko Alorrari proposamena luzatu eta baimena eskatu diote, langileria alorreko arduradunak baietza emanez. Zorte on!

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz