Txirrindularitzarik onena Ermutik igaroko da ostiral honetan

01.09.16
Hiritarren Segurtasuna

Espainiako Txirrindulari Itzulia bihar, ostirala, iritsiko da gure udalerrira Bilbotik Urdazubira doan hamahirugarren etapan. Txirrindularitzaren zaletuek kirolariak Ermutik Eibarrera bidean pasatzen ikusteko aukera izango dute 13:02 eta 13:07 artean, lasterketako aurreikuspenean azaltzen den moduan.

Etapa 11:45ean hasiko da Bilbon, eta N-634 errepideari jarraiki, Areitio gainetik iritsiko da gure herrira. Horrela, errepide beretik Eibarreraino joango da Ermutik barrena.

Trafikoan aldaketak

Ulergarria denez, txirrindulari lasterketak hainbat aldaketa ekarriko ditu igaroko den herrietako trafikoari dagokionez. Ermuaren kasuan, errepidea txirrindulariak iritsi baino hogei minutu lehenago itxiko da; hori horrela, kontuan izan beharko dugu 12:30 ingurutik aurrera aldaketak egongo direla N-634an.

Ertzaintzarekin elkarlanean, Ermuko Udaltzaingoa arduratuko da kirolarien eta ikusleen segurtasuna bermatzeaz. Ohiko indarrak bikoiztu eta sei agente arituko dira lanean bihar eguerdian, eta lasterketan zehar zailenak suertatu daitezkeen puntuak zainduko dituzte: Kaltxango, San Antonioko bidegurutzea eta autopistarako sarrera.

Txirrindulariak eta eurekin batera joaten diren ibilgailu guztiak pasatu ostean, Udaltzaingoak 20-30 minutu beharko direla uste du guztia normaltasunera itzuli eta trafikoa bere ohiko martxara itzultzeko.

Garraio zerbitzuek ere euren erabiltzaileak jakinarazi dituzte aldaketak izango direla esanez. Bizkaibusek adierazi duenez, Bilbo eta Eibar arteko N-634 errepidea itxita egongo da 12:45etik 15:00etara; Lurraldebusek, aldiz, Ermutik igarotzen diren lineek atzerapenak izango dituztela ohartu du 12:00etatik 14:00etara bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz