Zerukoako eskailera mekanikoetako bigarren zatia, geldirik mantentze lanak direla eta

20.09.16
Abisuak eta matxurak

Zerukoa inguruko bizilagunak jada ohartuko ziren kale horretan dauden eskailera mekanikoetako bigarren zatia geldirik dagoela atzotik, astelehena, irailak 19. Eskubanda apurtu izana da zerbitzuaren etenaren arrazoia, eta berria jartzeko lanetan ari dira.

Thyssenkrupp enpresa arduratzen da Ermuko eskailera mekanikoen mantentze lanetaz, eta matxura atzo gertatu zela adierazi du. Halaber, eskubanda erabileragatik apurtu dela azaldu du, eta ez gaizki tratatu izanagatik.

Instalazioa geldirik dago, esan bezala, eskubanda berria jarri bitartean. Enpresak uste du gaur eta bihar artean eskailerak berriro normaltasunez funtzionatuko duela.

Bestalde, Thyssenkrupp enpresak eskailera mekanikoen gainontzeko tramuetan ere ikuskapen sakona egiteko aprobetxatu du unea, balizko matxurak topatzeko. Horrela, hilero errebisioak egingo dituela adierazi du, eskubandak gomendatutako erabilera betetzen dutela ikusi arte.

Lotutako albisteak

Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du
Imagen
24.10.24
Orkatz gazte bat jaso dugu Ermuko kaleetan

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea