Europako Mugikortasun Astea azken txanpan sartu da

22.09.16
Hiritarren Segurtasuna

Europako Mugikortasun Astea eta horren programa Ermuan, azken txanpan sartu da. Astea aurrera joan ahala, egutegia eta jarduerak ere betetzea dakar. ‘Oinez Eskolara’ jarduera indarrean jarraituko du, asteko azken lagunera artean. Eskolabarri ikastetxeak eta horren ikasleak gauzatzen ari dira. Honen bidez, ikasle eta gaztetxoen autonomia bultzatu nahi da, gurasoekin joan ordez, ikaskide eta lagunekin oinez joan daitezen, garraiorik erabili gabe.

Ikastetxe nahiz gazteak asteko protagonista izaten ari dira. Eskolabarri, Ongarai, San Lorentzo, San Pelaio eta Anaitasuna Ikastolako lehen hezkuntzako hirugarren mailako ikasleak, bideko segurtasunarekin lotutako marrazketa eta eskulan tailerrak egin dituzte Antxintxiketan taldeko monitoreen laguntzarekin. Saio horietan landutako materialak arratsaldean Merkatu Plazan ikusi izango ditu gaurkoan, irailaren 22 honetan, familia kide eta herritarren gozamenerako.

Bestalde, seigarren mailako ikasleek bizikletarekin trebetasuna erakusteko tailerrek gaurkoan aurrera jarraituko dute. Arratsaldez izango dira Aritzmendi Pilotalekuan eta Ermuko Txirrundalari Elkarteko kideak eta Igor Astarloa, Aitor Hernandez, Pedro Horrillo eta Aitor Galdos txirrindulariak parte hartuko dute.

Aurtengo edizioaren leloa ‘Aukeratu ezazu gure ekonomia bultzatuko duen mugikortasuna’ da. Programa udaltzain agenteen eta Bulego Teknikoko lankideen lanari esker mamitzen ari da.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz